Politika

Frantziako Polizia Alliot-Marieren Donibaneko etxea miatzen ari da

Nanterreko auzitegia ikerketa bat egiten ari da diru funtsak desbideratzeagatik, eta, 'Le Monde' egunkariak jakinarazi duenez, horren harira ari da Polizia miaketa egiten.

Alliot-Marie, artxiboko irudi batean. GAIZKA IROZ
Berria
2014ko martxoaren 18a
08:12
Entzun

Michele Alliot-Marie ministro ohiak eta haren aitak Donibane Lohizunen duten etxea miatzen ari da Frantziako Polizia, Le Monde egunkariak jakinarazi duenez. Diru funtsen onuraduna frogatuko luketen dokumentuak bilatzen ari da Polizia, egunkari horrek iturri judizialak aipatuz baieztatu duenez. 200.000 euroko funtsaren desbideratzea ikertu nahi du Poliziak. Beranrd Marie (Alliot Marieren aita eta Miarritzeko auzapez eta diputatu ohia) Donibane Lohizuneko Xantako hoteleko zuzendaria da. 2010-1012 epean Turismo Bulegoari loturiko elkarteen eta Xantako hotelaren artean izandako diru mugimendu susmagarriak ikertzen ari dira.

Iazko azarotik ari da ikertzen Nanterreko auzitegia Alliot-Marie, diru funtsak desbideratu dituen edo ez argitzeko. Donibane-Lohizuneko alkate ohiak ukatu egin zuen halakorik egin izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.