Frantziako polizia bat hil dute gaur arratsean Paris hegoaldean tiroketan, eta polizia iturriek diote ustezko etakide bat atxilotu dutela: Joseba Fernandez Aizpurua. Polizia iturrien arabera, Nafarroan kale erasoetan parte hartu zuela egotzita joan den martxoaren 5ean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaiketara azaltzeko hitzordua zeukan Fernandezek, baina ez zen agertu; ihesean zegoen, Poliziak dioenez.
Dammarie les Lysen izan da gertaera. Frantziako Poliziak jakinarazi du 19:15 aldera hiru lagun auto bat edo batzuk lapurtzen saiatu direla saltoki batean. Poliziak lapurreta saihestu nahi izan duenean, tiroketa izan da, iturri ofizialen arabera betiere.
53 urteko gizonezkoa da hildako polizia. Sabelean jaso du tiroa, eta ordubetera zendu da. ETAk hil duela baieztatuko balitz, erakunde armatuak hildako lehen frantses polizia litzateke. 2007ko abenduaren 1ean bi guardia zibil hil zituen Frantzian tiroz, Capbretonen: Raul Centeno eta Fernando Trapero. "Enfrentamendu armatua" izan zen, ETAren arabera.
ETAk iazko uztailaren 30ean egin zituen azken hilketak Calvian, (Mallorca, Herrialde Katalanak): Carlos Saenz de Tejada Garcia eta Diego Salva Lezaun guardia zibilak hil zituen, haien auto azpian jarritako bonba lehertuta.
Frantziako polizia bat hil dute Paris aldean tiroz, eta ETAri egotzi diote erasoa
Arratsean aldera izan da gertaera, Dammarie les Lysen, hiru lagun ustez autoa lapurtzera zihoazela. Tiroketan parte hartu duen ustezko etakide bat atxilotu dutela zabaldu dute: Joseba Fernandez Aizpurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu