Frantziako Polizia larunbatean atxilotutako ustezko etakideen etxearen bila ari da

2012ko urtarrilaren 16a
17:40
Entzun

Frantziako Polizia larunbatean atxilotu zituen ustezko ETAko hiru kideen etxea bilatzen ari da. Atxilotuak Jon Etxeberria, Iñigo Sancho eta Ruben Rivero dira, une honetan Auxerreko polizia etxean dituzte, eta euren argazkiak ari dira zabaltzen kalean bizilagun zituztenek ezagutuko dituztelakoan.

Poliziak dio Etxeberria trenetik jaitsi zenean atxilotu zutela, eta zain zituela Sancho eta Rivero lapurtutako auto batean. Etxeberriari Jean-Pierre Nerin Frantziako poliziaren hilketan parte hartzea leporatzen diote. Espainiako Barne Ministerioak esan du agiri faltsuak atzeman dizkietela hiru atxilotuei.

Etxeberriari atzeman dioten materiala, kristal erretxina, lehergaiak egiteko erabiltzen dela ere adierazi du Barne Ministerioak, baina material horrek erabilera asko dauzkala ez du esan. Material hori oso ohikoa da eta edonon eros daiteke; ETAk, besteak beste, agiriak faltsutzeko erabiltzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.