Frantziako Poliziak ETAko kideak izatea egozten dieten bi lagun atxilotu ditu bart gauean Perigueuxen, Dordogne departamenduan. Polizia iturriek azaldu dutenez, gauerdi inguruan errepide kontrol bat saihestu dute bi lagun horiek, eta horren ondoren, atzeman dituzte.
Atxilotu dituztenean oinez zihoazen, autoa -lapurtutakoa- utzita.Bati pistola bat atzeman diotela eta biek agiri faltsuak zituztela erantsi dute. Halaber, atxilotzeko unean ETAkoak zirela adierazi zutela. Bildu dituzten datu guztiak Espainiako Poliziaren esku utzi ditu Frantzikoak, identifika ditzaten. Atxilotu biak gizonezkoak direla eta 50 urte inguru dituztela agertu dute polizia iturriek.
Europa Press agentziak, Poliziaren iturriak aipatuz, esan du haietako bat Juan Carlos Iurrebaso Atutxa dela; bilbotarra da eta 51 urte ditu. Agentzia haren arabera, bestea Kepa Suarez Huarte litzateke; 47 urte dauzka.
Espainiako Barne Ministerioak esan du atzokoa eta gaurkoa operazio desberdinak direla, ez dutela loturarik.
Atxiloketak
Frantziako Poliziak bi gizonezko atxilotu ditu ETArekin zerikusia izatea egotzita
Polizia iturrien arabera, Perigueuxen atzeman dituzte, kontrol bat saihestu ostean. Bietako batek pistola bat zeramala eta biek agiri faltsuak agertu dute aipatu iturriek. 50 urte inguruko bi gizon direla esan dute eta haietako bat Juan Carlos Iurrebaso Atutxa dela; bestea Kepa Suarez Huarte litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu