Atxiloketa

Frantziako Poliziak bi lagun atxilotu ditu Bordelen

Gizon bat eta emakume atxilotu ditu Frantziako Poliziak, Efe albiste agentziak emandako datuen arabera. Bordelen (Frantzia) atxilotu dituzte, ustez, ETArekin harremana dutelakoan.

2006ko ekainaren 1a
18:35
Entzun
Beti ere, Efe albiste agentziak zabaldu duen informazioak dioenez, ihes egiten saiatu dira eta atxiloketaren unean ETAko kideak direla baieztatu dute. Atxiloketa eguerdian izan dela dio Efek, poliziaren ohiko kontrol batean. Gizonak pistola bat zuela gaineratzen du.

Atxilotuek 30 urte inguru dituztela eta Bordeleko komisarian daude Efeko iturrien arabera.

Bien bitartean, Frantziako Poliziak Ipar Euskal Herrian atxilotu zituen Jon Oihenartek, Ainara Goñik eta Beñat Troundayk inkomunikatuta jarraitzen dute Baionako komisaldegian. Hirurak Laurence Levert epailearen aginduz atxilotu zituzten.

Frantziak ez zuen euskal militanterik atxilotu ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuenetik. Asteartekoak izan ziren lehenak.

Atxiloketen berri izan ostean Jean-François Lefort Askatasuneko bozeramaileak hauxe azpimarratu zuen: «Atxiloketa horiek frogatzen dute Frantzia gatazka honetan buru-belarri sartua dela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.