politika

Frantziako Poliziak dio Josu Esparzak ihes egin duela

Behin-behineko askatasuna egoeran zegoen. Paueko auzitegiak aste honetan haren kontrako euroagindu eskaera bat onartu du. 

2011ko urriaren 28a
17:22
Entzun

Frantziako Poliziak jakinarazi du Josu Esparzak ihes egin duela. Paueko Auzitegiak behin-behineko askatasunean utzi zuen bere aurkako euroaginduaren inguruko erabakia hartu bitartean. Baionako polizia etxean agertzekoa zen gaur, fitxa judiziala betetzera. Ez da agertu eta Poliziak ez du bere ohiko bizilekuan topatu.

Esparzak bere kontra bi euroagindu dauzka, eta Pauek aste honetan horietako eskaera baten alde egin du. Beste euroagindu eskaera aurki aztertzekoa da. 

Irailaren 6an atxilotu zuten lehendabizikoz, Donibane Lohizunen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen euroaginduaren ondorioz. Irailaren 13an atzeman zuten berriro.

Espainiako Polizia urtarrilean saiatu zen Esparza atxilotzen, Ekinen kontra egindako operazioan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.