Atxiloketak

Frantziako Poliziak ETAko kide dela esan duen emakume bat atxilotu du

Ione Lozano Miranda atzeman dute, Poliziaren arabera. Poliziak dio gizon batek ihes egin duela. Frantzia erdialdean izan da atxiloketa, Indren.

2011ko martxoaren 21a
16:34
Entzun

Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, gaur goizean ustezko etakide bat atxilotu du errepide kontrol baten ondorioz, Indren, Frantzia erdialdean. Poliziaren arabera, emakumea armaturik zegoen, eta harekin batera zegoen gizon batek ihes egin du.

Poliziak azaldu duenez, kontrolean auto bati gelditzeko agindua eman dio, baina autoak ihesari ekin dio; istripu txiki bat izan du, eta orduan atzeman dute emakumezkoa. Ikerketa iturriek diote poliziei esan diela Ione Lozano Miranda dela eta ETAko kidea dela. Ustez pistola bat zeraman, baita ETAren dokumentazioa ere.

Gizonezkoak, ordea, ihes egitea lortu du, eta haren bila ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.