Frantziako Poliziak Josune Arriaga Martinez atxilotu du gaur Bidarrain (Nafarroa Beherea). Iruñekoa da, eta urteetan bizi da Bidarrain. Kalean zela atzeman du, eta ez zeukan armarik eta agiri faltsurik. Baionako polizia-etxean daukate orain, eta Paueko (Frantzia) Auzitegiak aztertuko du euroagindua.
Espainiak du eskaera egina, Arriaga Martinezek ETArekin zerikusia duelakoan. 1985ean Iruñean guardia zibil baten kontrako atentatuan parte hartu izana leporatzen diote. Espainiako Gobernuak 2001ean eta 2006an Frantziakoari eskatu zion hura Espainiaratzeko.
Duela zazpi urte ere atzeman zuen Frantziako Poliziak, baina aske utzi zuen, Espainiak leporatzen zizkion ustezko delituak baliogabetuak zeudelako ordurako.
Frantziako Poliziak lehengo astean Pedro Mari Goikoetxea eta Kontxi Iglesias ere atzeman zituen (Lapurdin biak), nazioarteko aginduagatik. Biak behin-behinean libre utzi zituen, euroagindua aztertu artean. hain justu, ostiral honetan aztertuko dute agindu hori, Pauen.
Askatasunak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur Donibane Garazin, 19:00etan.
Atxiloketa
Frantziako Poliziak Josune Arriaga Martinez atxilotu du Bidarrain
Iruñekoa da, eta urteak daramatza Bidarrain bizitzen. Kalean atzeman dute, eta ez zeukan armarik eta agiri faltsurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu