Miaketa

Frantziako poliziak Koldo Barandalla errefuxiatuaren gurasoen etxea miatu du

Askatasunak jakinarazi duenez, Koldo Barandalla iheslari euskaldunaren etxean sartu da gaur Polizia frantsesa, Baionan. Miaketa egin, eta Barandallaren ama, 82 urteko emakumea, deklaratzera eraman dute polizia etxera, bi orduz izan dute han. Askatasunak gogor salatu du poliziak emakumearekin izan duen jarrera.

2004ko ekainaren 25a
17:22
Entzun
Goizeko seiak aldean sartu da polizia Koldo Barandallaren gurasoen etxera, Baionan. Haren 82 urteko ama galdekatu dute polizia etxean, bi orduz, eta Askatasunak esan duenez, Barandallaren aita ere deklaratzera deitu dute, biharko.

Barandallaren amarekin Poliziak izan duen jarrera gogor salatu du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.