Atxiloketak

Frantziako Poliziak ustezko hiru etakide atxilotu ditu Perpinyan, eta Espainiako Poliziak beste hiru Araban

Ipar Katalunian Jurdan Martitegi, Alex Uriarte eta Mikel Oroz atxilotu dituzte; Asier Ortiz de Ginea eta Olaritz Arakama Gasteizen eta Igor Garcia Otxandion

2009ko apirilaren 18a
23:04
Entzun
Frantziako Poliziak ustezko hiru etakide atxilotu ditu gaur arratsaldean Perpinyan (Herrialde Katalanak). Hainbat albiste agentziek zabaldutako informazioen arabera, atxilotuetako bat Jurdan Martitegi izango litzateke. Poliziaren arabera ETAko buruetako bat zen Martiategi. Harekin batera Alex Uriarte eta Mikel Oroz atxilotu dituzte.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, beste hiru lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Araban. Asier Ortiz de Ginea eta Olaritz Arakama Gasteizen eta Igor Garcia Otxandion
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.