Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, 5 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Gisasolari 2000. urtean, Bermeon (Bizkaia) auto saltoki baten erreketan parte hartu zuelakoan. Atxilotu eta hilabetera Gisasla aske geratu zela agertu dute iturri horiek, eta epaitu eta zigortu ostean ihes egin zuela.
Atzo arratsaldeko lehen orduan atxilotu zituzten bi gazteak, Tournon-Saint-Pierren, Toursetik hurbil. Frantziako Poliziaren arabera, ohiko kontrol batekin egin zuten topo ustezko bi etakideek ostutako ibigailiu batean zihoazela, eta ihes egiten saiatu ziren. Atzetik jarraitu zien Poliziak, eta iturri horien arabera, harrapatzea eta atxilotzera lortu zuten.
Atxilotu zituztenean nortasun agiri faltsuak eta pistola bat zeramatzatela agertu du Poliziak. Hain justu, bi gazteei hatzmarkak hartu eta Espainiako Poliziari bidalita argitu dute nortzuk diren bi atxilotuak.
Laster Parisera, Frantziako Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaren egoitzara, eramango dituztela uste da. Frantziako legediaren arabera, 96 orduz egon daitezke atxilotutak inkomunikatuta epailearen esku geratu aurretik.
Atxiloketak
Frantziako Poliziaren arabera, Arnaltz Gisasola eta Mikel Larrañaga dira atzo atxilotutako euskal herritarrak
Atzo Frantziako erdialdean, Indre departamenduan, atxilotutako ETAko ustezko bi kideak Arnaltz Gisasola gernikarra eta Mikel Larrañaga zarauztarra dira Poliziak Espainiako Efe agentziaren bidez zabaldu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Gisasola berehala bere esku uzteko eskatuko dio Frantziari, 2000. urtean ezarri zioten zigor baten harira. Larrañagaren aurka, berriz, ez dago eskaerarik Espainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu