Frantziako zentral nuklear zaharrenean sute bat piztu da, eta bi lagun zauritu dira

2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Jatorri kimikoko sute bat piztu zen atzo arratsaldean Fessenheimeko zentral nuklearrean, Frantzian. Herrialde horretako zentralik zaharrena da, 1977an eraikia, eta 2017rako planta ixteko engaiamendua agertu zuen François Hollande Frantziako presidenteak hauteskunde kanpainan. Sutean bi pertsona zauritu dira, eta ez dute haien egoeraren berri eman.

Bestalde, Garoñako zentral nuklearra 2019ra arte lanean mantentzeko ezinbesteko baldintza da Nuclenorrek luzapena eskatzea, eta enpresak gaur du azken eguna eskari hori Espainiako Gobernuari egiteko. Atzo galdetu zioten Garoñaz Jose Manuel Soria Industria ministroari, Espainiako Kongresuan. Esan zuen «segurtasun irizpideei» jarraituta erabakitzen dutela zentralaz eta Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak zehazten dituela irizpideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.