Frantzian atxilotutako bost estraditatzeko eskatuko dute

AGENTZIAK
2006ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak joan den astean Frantzian atxilotutako sei lagunetatik bosten estradizioa eskatuko du, Auzitegi horretako iturriek jakitera eman dutenez. Hain justu ere,Ekain Mendizabalen aurkako estradizio eskaerarik ez du egingo Fiskaltzak, izan ere Espainian ez dago haren kontrako auzirik irekita. Gainerakoak, berriz, Espainiaren esku uzteko eskatuko dio Fiskaltzak Frantziari. Hala, joan den larunbatean Cantal departamenduko La Besserette herrian atxilotutako Eneko Bilbao, Borja Gutierrez eta Zorion Salsamendi, eta pasa denasteazkeneanQuezac herrian atxilotutako Zigor Garro eta Marina Bernadoren estraditazioa galdegingo ditu Fiskaltzak.

Larunbatean atxilotutakoak atzo eraman zituzten Aurillac-etik Parisera, Frantziako Poliziaren Terrorismoaren aurkako zuzendariordetzako egoitzan galdekatuta izateko, eta datozen orduetan Le Vert epailearen aurretikigaroko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.