Hain zuzen ere, Frantziatik kanporatzean Espainiako Justiziaren eku utziko zuten beldur zelako egin du gose greba Etxeberriak. Senideek agertu dutenez, Villabonako presoa mugara eraman dutenean aske uzteko agindua zutela azaldu dute poliziek.
Etxeberriak atzoko trasladoa oso gogorra izan zela esan die familiartekoei. Izan ere, Draguignan espetxeko dozena bat funtzionari Lander Etxeberriaren ziegara sartu ziren atzo arratsaldean, eta kanpora atera zuten. Provence-alpes-Cope D'Azureko lehendakariordeari prefetak esan zionez, "segurtasun arrazoiengatik" eraman zuten beste espetxe batera. Familiari ez zioten espetxe aldaketaren berririk ema, ez eta non zegoen ere.
Presoak
Frantzian ezarritako zigorra beteta, aske utzi dute Lander Etxeberria
Frantzian ezarritako zigorra bete ondoren, Portbouko mugan (Katalunian) aske utzi dute Lander Etxeberria preso villabonarra. Senitartekoek 'Berria-info'-ri agertu diotenez, Etxeberria ondo dago, 28 egunez gose greban egon denez ahultasuna antzematen zaion arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu