politika

Frantziaren laguntzarik gabe "ezinezkoa" izango zen ETAri gailentzea, Gallardonen arabera

Madrilen eta Parisen arteko elkarlan judizial eta poliziala "oinarrizko zutabea" izan da Espainiako Justizia ministroarentzat. Hala ere, ETA "ahulduta" egonda ere, oraindik "mehatxua" dela gogorarazi die frantziarrei.

2013ko ekainaren 17a
17:40
Entzun

Frantziako eta Espainiako terrorismoaren kontrako taldeak urtero egiten du bilera, 2001etik, estrategiak finkatzeko, eta gaur, Frantziari eskerrak emateko baliatu du inaugurazio ekitaldia Espainiako Justizia ministroak, Espainiak Frantziako epaile, fiskal eta poliziekiko "sekulako zorra" duela esanez. Elkarrekin lanean jarraitzeko eskaera egiteko ere erabili du hasiera hitzaldia, ETA "ahulduta" dagoen arren, ez delako desagertuko talde osoa eta bere "egitura guztiak" desegiten ez diren bitartean.

Elkarlanaren eraginkortasuna urtez urte handituz joan da, Ruiz-Gallardonek nabarmendutakoaren arabera. "Horri eskerrak ETAren gaitasun operatiboa izugarri gutxitu da". Bi herrien arteko harremanean "zailtasun askori" egin behar izan die aurre, eta aurrera eta atzera egin duen prozesua izan bada ere, "arrakasten eta porrotena", norabide berean lan egiten dutela uste du: "Horregatik gaude gauden lekuan".

Elkarrenganako konfiantzari esker bultzatu dituzte, Ruiz-Gallardonen iritziz, euroagindua bezalako erabakiak, eta bi herrialdeetako ikerlarien taldeak egindako lana "eredu" bilakatu da Europako Batasunean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.