ELIZA KATOLIKOA

Frantzisko aita santuak ateak ireki dizkio apaizak ezkontzeaz eztabaidatzeari

Azaldu du zelibatua ez dela "fede dogma" bat, eta oroitarazi du ekialdeko hainbat erritutan ezkonduta daudela apaizak.

Frantzisko, Israeldik Erromara bidean. ANDREW MEDICHINI / EFE
2014ko maiatzaren 27a
09:51
Entzun

Nolanahi ere, Frantziskok zehaztu du "beste gai batzuk" daudela Eliza katolikoaren mahai gainean. Hala esan dio aita santuak Ansa Italiako berri agentziari, Israeldik bueltan.

Honela mintzatu da Frantzisko: "Zelibatua ez da fede dogma bat, bizitza arau bat da, nik asko maite dudana eta, nire ustez, Elizarentzat opari bat dena". Duela egun batzuk, apaizen bikotekide diren 26 emakumek gutun bat idatzi zioten Frantziskori, zelibatua berrazter dezala eskatzeko.

Zelibatua 1139. urteaz geroztik da derrigorrezkoa erritu latinoko Eliza katolikoan. Ekialdeko errituko Eliza katolikoan, ordea, ez da derrigorrezkoa ezkongabetza. Benedikto XVI.a aita santuak zelibatua berraztertzea baztertu zuen, "balio sakratua"  delakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.