europa

Friendship taldeak Espainiaren eta Frantziaren pausoak espero ditu

Europako diputatu batzuen taldeak "ongi etorri beroa" egin dio ETAren erabakiari. Ordezkari politikoei biltzeko eta gai politikoez hitz egiteko eskatu diete.

2011ko urriaren 27a
15:28
Entzun

Friendship Europako Legebiltzarreko diputatu batzuen taldeak "ongi etorri beroa" egin dio ETAk jarduera armatua behin betiko uzteko hartutako erabakiari, eta orain Espainiako eta Frantziako gobernuek pausoak eman beharko lituzketela esan du. "Donostiako Nazioarteko Konferentziak gatazkaren ondorioez elkarrizketa zabaltzeko eskatu zien, eta espero dugu egingo dutela", adierazi dute Friendship taldeko eledun batzuek gaur, Bruselan. 

"Bizikidetza sustatzeko eta biktima denak aitortzeko neurriak" hartu behar direla azaldu dute, eta egindako "min guztia aitortu" egin behar dela.

Ordezkari politikoei biltzeko eta gai politikoez hitz egiteko eskatu diete, eta euskal herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.

François Alfonsi (PNC, Kortsika), Frieda Brepoels (N-VA, Flandria), Oriol Junqueras (ERC, Herrialde Katalanak), Bairbre de Brun (Sinn Fein, Irlanda), Tatjana Zdanoka (Par Cilveka Tiesibam Vieneta, Letonia) eta Catherine Greze (Europe Ecologie, Frantzia) izan dira agerraldian.

Euskal Herrian "eskenatoki baketsua eta demokratikoa" lortzeko lanean jarraituko dutela hitz eman dute, eta datozen hilabeteetan ekimen batzuk egingo dituztela iragarri.

2006an sortu zuten Friendship, Euskal Herriko gatazka konpontzearen alde lan egiteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.