Eusko Legebiltzarrean EHAK alderdiak duen eledun Nekane Erauskinen ahotan, ezker abertzalearen hautagaien kontrako frogarik ezean, horiek "asmatu" eta "atondu" egin ditu PSOEren gobernuak.
Horrela egin dio Erauskinek erreferentzia atzo Espainiako Gobernuak emandako aginduari. Izan ere, Estatuko Abokatuari agindu zion Auzitegi Gorenean eska dezala D3M Demokrazia Hiru Milioi plataforma eta Askatasuna alderdia (2001ean erregistratua) legez kanporatzeko.
Radio Euskadin eginiko adierazpenetan, Ezker Abertzalea talde parlamentarioko ordezkariak gogor kritikatu du Madrilgo gobernua eta PSOE alderdia: "Euskal herritarrak jazartzen dituzte, ezker abertzalearen hautagaitzak lege kanpo utzi ahal izateko frogak atontzeko".
Populazioaren zati baten eskubideak urratzen ari direla salatu du, halaber. "150.000 pertsonari, nahi duten alderdiari botoa emateko posibilitatea kentzen ari zaie, eta horrek erakusten du berriz ere hauteskunde antidemokratikoak izango direla, eta ez direla Eusko Autonomia Erkidegoaren maparen [politikoaren] ordezkatzaile".
Politika
"Frogak atondu" izana leporatu dio EHAK alderdiak Espainiako Gobernuari
Eusko Legebiltzarrean alderdiak duen eledun Nekane Erauskinen ahotan, ezker abertzalearen hautagaien kontrako frogarik ezean, horiek "asmatu" egin ditu PSOEren gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu