Internet bidez edo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan Euskal Memoriak izango duen gunean eskuratu ahal izango da liburua. Horretarako, baina, ezinbestekoa da fundazioko babesle egitea. 65 euroren truke, urtean liburu bat eta bi aldizkari jasotzen dituzte laguntzaileek. Harpidetzaren bidea lehenetsi du fundazioak jarritako helburuak bideragarriak izan daitezen. Horretarako 6.000 babesle lortzea ezinbestekoa dela uste du. 2009an sortu zuten Euskal Memoria fundazioa, eta sortzaileen artean daude euskal kulturgintzako eta gizarte eragileetako pertsona ezagun ugari. Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, hau da fundazioaren webgunea:
http://www.euskalmemoria.com
Fundazioko kide egin behar da liburua eskuratzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu