Funtzionarioek Aitor Fresnedo presoa jipoitu dutela salatu du Etxerat-ek

Elkarteak dio Fresnedo eta Harriet Iragi «bakartze egoera oso gogorrean» daudela Castello II espetxean

Erredakzioa
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Castello IIespetxean (Albocasser) dago Aitor Fresnedo presoa. Funtzionario batzuek Fresnedo «jipoitu» egin dutela salatu du Etxerat elkarteak. Jakinarazi duenez, asteazkenean funtzionario bat presoaren ziegara joan zen eta argia pizteko eskatu zion, Fresnedok ezetz esan zionez, beste bost funtzionario joan ziren ziegara, eta seien artean ohera bota zuten. «Eskuak zabalik, buruan eta saihetsetan jo zuten».Presoa gaixorik dago, ebakuntza behar du eta hiru urte daramatza ebakuntzaren zain, Etxerat-en arabera. Elkarteak jakinarazi du Fresnedo eta Harriet Iragi bakartuta daudela, «oso egoera gogorrean». «Egunean hiru aldiz miatzen diete ziega, eta funtzionarioek etengabe probokatzen dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.