Furgoneta baten gidaria, 72 urteko gizonezko bat, hil da gaur goizean AP-68 errepidean, Erriberagoitia (Araba) parean.
Ertzaintzak azaldu duenez, goizeko seiak aldera gertatu da ezbeharra: Zaragozarako (Espainia) noranzkoanzihoan Frantziako matrikuladun furgoneta, argitzeke dauden arrazoiak tarteko, bidetik atera eta errepidean iraulita geratu denean. Ondoren, atzetik zetorren BMW auto batek jo du. Kolpeen ondorioz, 72 urteko A.B. larri zaurituta eraman dute Gasteizko Santiago erietxera, eta han hil egin da.
Errepideak
Furgoneta baten gidaria hil da Erriberagoitian
Lehendabizi bidetik atera eta errepidean iraulita geratu da, eta, ondoren, auto batek jo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu