Ertzaintzak agertu duenez, 02:15etan gertatu da ezbeharra: Tolosako saihesbidean, hiri erdira sartzeko irteeraren parean, Gasteizerako noranzkoan zihoan Fiat Ducato furgoneta bat bidetik atera da, eta, ondorioz, gidaria, 41 urteko JL.I.G. zanbranarra hil egin da.
Gorpua Donostiako Auzi-Medikuntzako Patologoa Zerbitzura eraman dute. Ertzaintzak lekukoen testigantzak eskatu ditu gertatutakoa argitzeko.
Errepideak
Furgoneta baten gidaria hil da N-1ean, Tolosa parean
41 urteko gizonezko bat hil da bart goizaldean N-1 errepidean, Tolosa parean, gidatzen zuen furgonetarekin bidetik atera ostean. Zanbranako (Araba) JL.I.G. da zendua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu