Errepideak
Furgoneta baten gidaria larri zauritu da Caparroson istripu batean
38 urteko gizonezkoa Tuterako erietxera eraman dute.
Furgoneta batek kamioi batek atzetik jo du gaur goizean N-121 errepidean, Caparroso (Nafarroa) parean, eta, ondorioz, furgonetaren gidaria, 38 urteko gizonezko bat, larri zauritu da. Ibilgailuaren hondakinen artean harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Tuterako Reina Sofia erietxera eraman dute. Kamioiaren gidariak, berriz, ez du minik hartu. Goizeko zazpiak hogei gutxi inguruan gertatu da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu