Presoak
Gabino Etxeberria euskal presoa aske geratu da La Jonquerako mugan
Gabino Etxeberria preso hernaniarra aske geratu da gaur eguerdian La Jonquerako mugan (Katalunia), berria.info-k jakin ahal izan duenez. Etxeberriak gaur betetzen zuen Frantziako Auzitegiak ezarritako espetxe zigorra. Draguinaneko kartzelatik atera du Frantziako Poliziak, La Jonquerako mugan utzi dute aske, eta Espainiako Poliziak ez du atxilotu. Gaur arratsaldean lehen ongi etorria egingo diote Hernanin.
Eguerdiko hamabiak izateko minutu gutxi falta zirela utzi du aske Frantziako Poliziak 53 urteko hernaniarra, eta Espainiako Poliziak ez duela atxilotuko adierazi diote. Junkerako mugara hurbildu diren Etxeberriaren senide eta lagunek harrera beroa eskaini diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu