Dignidad y Justicia elkarteak salaketa bat jarri du Espainiako Auzitegi Nazionalean, Gabonetan Gernikan eginiko ekitaldi batean euskal presoak omen du eta "terrorismoa" goratu zelakoan.
Elkartearen arabera, udalak 11.200 euro eman zituen ekitaldi bat antolatzeko, eta preso eta iheslariak omendu zituzten bertan. Froga gisara, Dignidad y Justiciak argazki batzuk aurkeztu ditu; horietan, Olentzeroren atzean euskal presoen argazkiekin osatutako kartel bat jarri zuten.
Elkartearen ustez, ekitaldi horretan "erakunde terroristakoak izateagatik zigortutako kideak publikoki goratu" zituzten. Gainera, plataformak uste du Gabonetako jaia baliatu zutela "jokabide zigorgarrien parapeto" egin zezan.