indarkeria matxista

Gabriela Arosemena

Durango, 2012ko maiatzaren 5a.

2012ko maiatzaren 5a
05:00
Entzun

Gabriela Arosemenaren gorpua 2012ko maiatzaren 5eko goizeko zortzietan aurkitu zuten, Durangon (Bizkaia), Erretentxuko 33. zenbakiaren parean. Bosgarren pisu batetik eroria zen, baina hasiera hartan ez ziren gai izan argitzeko jausi egin ote zen, bota egin zuten, edo bere burua bota zuen. Bizilagunek abisatu zioten Poliziari.

Emakumea gizon gazte batekin ikusi zuten bezperan, Matienako festetan. Eta neska gaztea hilda agertu zen blokean gazte horren gurasoek pisu bat zuten. Horregatik, ertzainek gizon hori atxilotu zuten. Baina epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi zuten atzera.

Arosemenaren heriotzaren inguruko berririk ez zen apenas zabaldu. Ezagutu zen, soilik, 2014ko urrian epaileak gizon gazte hori zigortu egin zuela lau urte eta erdiko kartzela zigor batekin. Baina ez zion hilketarik leporatu azkenean, «atxiloketa ilegala» egitea baizik. Alegia, bere gogoz kontra etxe hartan erretenitu zuela Arosemena.

Sententziak xehetasun batzuk eman zituen, halere: gizonak indarka eraman zuen berarekin, eta emakumearen ezezkoaren aurrean, etxean itxita eduki zuen. Arosemenak lortu zuen bere bikotekide ohiari telefono dei bat egitea, eta hark salatu zion egoera Ertzaintzari. Baina goizaldean, 03:30ean, eta beti sententziaren arabera, balkoitik erorita hil zen neska gaztea. 22 urte zituen, eta Perukoa zen sortzez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.