Gaddafi, Euskal Herriaren independentziaren alde

Espainiaren aurkako «mendekua» iragarri zuen, Libiaren aurkako NATOren misioa onartzegatik

Agentziak
2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Muammar Gaddafi Libiako presidente izandakoak herrialdeko buruzagiei agindu zien Euskal Herriaren eta Andaluziaren independentziaren alde agertzeko, Espainiak Libiako gobernuaren aurkako NATOren misioa onartu ondoren, eta «mendeku» gisa. Hala jakinarazi du Al-Jazeera kateak, Gaddafiri egindako hainbat entzuketaren bidez erakutsi duenez.

Atzo arratsaldean eman zituen argitara entzuketa horiek Al-Jazeerak, eta jakinarazi du Gaddafiri eginiko beste entzuketa batzuk kaleratuko dituela datozen egunetan. Martxo hasierakoak dira entzuketa guztiak, NATOren bonbardaketak izan aurrekoak.Gaddafi iazko urriaren 20an atxilotu eta hil zuten haren gobernuaren aurka altxatu ziren erreboltariek. 1969tik, estatu kolpea eman zuenetik, izan zen Libiako presidente Gaddafi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.