Gai kimikoekin lan egiten duten enpresak arautuko ditu Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei aholkuak emango dizkie produktu kimikoen arloan, horiei esker Europako araudiak bete ahal izateko. Gizartearen osasuna eta ingurumena babestea ditu helburu irailaren 13an Bilbon aurkeztuko duten estrategia berriak. Europan bi araudi bereizten dira: REACH eta CLP. Lehenak substantzia kimikoen erregistroa, ebaluazioa, baimentzea eta mugak zaintzen ditu, eta 2007az geroztik dago indarrean. CLPa horri loturik dago, eta produktu kimikoen arteko nahasketez arduratzen da, eta horiek dakartzaten arriskuez ohartarazten du. Bilbon egingo den bileran Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei informazio gidak emango dizkie, bi araudiak errespeta ditzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu