Gai kimikoen enpresa bateko lapurreta ETAk egin duen ikertzen ari da Frantziako Polizia

Iturri horien arabera, armatutako lau lagunek La Grand Croixeko (Loire departamendua, Frantzia) kimika lantegi bateko gerentea atxiki eta 2.000 litro nitrometano ebatsi dituzte. Gai horrek lehergailuak egiteko balio duela nabarmendu dute.

2007ko urriaren 11
13:51
Entzun
Gai kimikoak ekoizten dituen lantegi batean lapurreta egin zuten atzo arratsaldean, La Grand Croixen, eta ebasketa hori ETAk egin duela susmatzen du Poliziak.

Iturri horiek albiste agentziei agertu dietenez, burua estalita zuten eta armak zeramatzaten lau lagunek langile guztiak irten arte itxaron ondoren, gerentea atxiki zuten lantokira sarbidea izan eta gai kimikoak eskuratu ahal izateko.

Hain justu, nitrometanoz betetako 200 kiloko lau upel eramaten ahalegindu ziren lehendabizi iturri horien arabera, baina pisuagatik ezin zutela ikusita, produktu bereko bost litroko 400 bidoi ebatsi dituzte; guztira 2.000 litro nitrometano. Enpresako furgoneta batean sartuta eraman zituzten.

Arestian aipatu bezala, lapurretaren egilea ETA dela uste du Frantziako Poliziak. Batetik, lapurreta egiteko modua bera lehenago erabili izan duela nabarmendu du. Bestetik, nitrometanoarekin lehergailuak egiteko "aditua" izan behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.