POLITIKA

Gai politikoei buruz ere hitz egin nahi du Urkulluk Lopezekin

Gernikako Estatutua osorik indarrean jartzeaz eta marko politikoa aldatzeaz eztabaidatu nahi du EAJk PSE-EErekin. Urkulluk dio "gai sektorialei buruz" soilik hitz egin nahi duela Lopezek. "Badira urte batzuk PSE-EErekin arazo politikoei buruz hitz egiten ez dugula, PSE-EEk borondaterik ez duelako".

2010eko otsailaren 20a
15:17
Entzun
Eguneroko gai jakinez ez ezik, politikaz hitz egn nahi du EAJko buruzagi Iñigo Urkulluk Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin. Haren arabera, "gai sektorialei buruz" bakarrik nahi du hitz egin Jaurlaritzak EAJrekin. "Badira urte batzuk PSE-EErekin arazo politikoei buruz hitz egiten ez dugula, PSE-EEk borondaterik ez duelako". Urkulluk eztabaidatu egin nahi du, eta mugarriak ere jarri ditu: Gernikako Estatutua osorik indarrean jartzeko ahaleginak egiteko eskatu dio Lopezi, eta marko politikoa aldatzeaz ere aritu nahi du.

Urkulluk gogorarazi du "erakundeen egonkortasuna bermatzeko" egindako akordioa indarrean dutela PSE-EEk eta EAJk, eta harago joateko garaia dela esan du. "Ez diogu uko egiten Lopezek gizarte gaiei buruz izan nahi duen elkarrizketari, baina EAJren eta PSE-EEren artean, Lopezen eta Urkulluren artean, gauza gehiago dago elkarrizketa politikoaz ari bagara".

EAJko buruak Lopezi esan dio "merezi" duela bakegintzaz aritzea, eta nabarmendu du Estatutua osorik martxan jartzea ezinbesteko duela, "baita bere alderdian arazoak baditu ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.