gizartea

Gaindegiaren hamar urteko ibilbidea gogoratuko dute arratsaldean

Donostian egiten ari dira ekitaldia, Kursaalean, 18:30etik aurrera.

2014ko ekainaren 12a
20:01
Entzun

Ekitaldiaren lehen atalean Xavier Sala i Martin ekonomistak Sobre el potencial económico de una Cataluña independientehitzaldia eskainiko du; ondoren, Euskal Herriari buruzko ezagutza sortu eta zabaltzeko Gaindegiak egin dituen urratsak errepasatuko dituzte, eta etorkizunean izango dituen erronkei ere helduko diete.

Hamar urte dira Gaindegia sortu zutela, eta egun Euskal Herriari buruzko ezagutza hedatzeko erronkan segitzen du. Gizarteratzen pauso handia eman du: guztien zerbitzura jarri du informazio osoa. BERRIAk igandean ateratako artikulua, hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.