TREBIÑU

Gainsari bat emango diote Trebiñun diharduen guardia zibil bati, "arriskuagatik"

Hego Euskal Herrian dauden poliziei eman ohi dieten gehigarria  emango diote, konterria Burgosen mende badago ere.

2012ko abenduaren 10a
19:01
Entzun

Hego Euskal Herrian lan egiten duten poliziek "arriskuagatik" jasotzen duten gainsaria eskatu zuen guardia zibilak Trebiñun lan egiteagatik, baina 2010ean ezezkoa eman zion Espainiako Polizia eta Guardia Zibilaren Zuzendaritzak. Ondorioz, Burgoseko Justizia Auzitegian (Espainia) helegite bat aurkeztu zuen, eta epaitegiak ebatzi du Trebiñu "administratiboki Burgosen mende badago ere" Arabako mugen barnean dagoela, "eta garrantzitsuena, bere kokapenagatik, Arabako gorabehera profesional berdinak" dituela.

Poliziaren Zuzendaritzak argudiatu zuen guardia zibil hori ez zutela Hego Euskal Herrira bidali, nahiz eta Trebiñun patruilatzen duen. Auzitegiak, ordea, uste du gainsari hori jasotzeko eskubidea ez dela soilik Hego Euskal Herrian dauden poliziena, eta "gune gatazkatsuetatik kanpo egon arren, horietan lan egiten dutenei" ere badagokiela.

1980ko abuztuaren 29an eginiko ministroen kontseiluan onartu zuten Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan dauden poliziei eta guardia zibilei gainsari bat ematea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.