Orain arte, birusarekin kutsatutakoek sei hilabete itxaron behar zuten COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bi hilabetera murriztuko du epe hori, nahikoa txerto dagoelako. Hain zuzen ere, sintomen datatik edo kutsatzearen diagnostikoaren datatik kontatzen hasi eta bigarren hilabetetik aurrera gaixotasuna igaroa duten 65 urteko edo gutxiagokoei txertoaren dosi bat jarriko zaie. Hala iragarri du gaur goizean Radio Euskadi irratian Jose Luis Quintasek, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak. Duela bi hilabete edo gehiago kutsatutakoei orduak emateko, SMS mezuak bidaltzen hasiko da gaur Osakidetza.
/>
Quintasek azaldu duenez, hemendik aurrera, gaitza igaro dutenek ez dute sei hilabete itxaron beharko txertatzeko, eta bi hilabeteko epean txertatzeko aukera izango dute. Arrazoia ere eman du: oraintxe COVID-19aren aurkako txerto nahikoa dago, eta lehentasunak ezarri behar dira. Txerto nahikorik ez zegoenean, ordea, «talde zaurgarrienak lehenbailehen txertatzea» lehentasunezkoa zen, eta, beraz, ez dago osasun arrazoirik gaitza igarotakoek sei hilabetez itxaroteko txertatzeko.
Gaitza pasatu dutenak txertatzeko epea sei hilabetetik bi hilabetera murriztu du Jaurlaritzak
Orain arte, birusarekin kutsatutakoek sei hilabete itxaron behar zuten COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bi hilabetera murriztuko du epe hori, nahikoa txerto badagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu