gizartea

Gaixo batek gose greba hasi du Iruñean, ospitaleko sukalde zerbitzuaren aldaketaren aurka

Manuel Muñoz diabetikoa da, 44 urte ditu, eta astelehenetik dago greban. Nafarroako Ospitaleen Gunean Mediterranea Catering enpresak hartu berri du sukaldeen kudeaketa.

2013ko otsailaren 13a
18:26
Entzun

Muñozek berak aitortu du badakiela elikagaiak ez hartzeak koma egoerara eraman dezakeela. Hala ere, gogorarazi du greba hasi baino lehen "posible diren era guztietan" egin duela protesta. Virgen del Camino ospitalean dago.

LABek azaldu duenez, sare sozialen bitartez elkarretaratzera deitu dute ostiralerako, 12:00etan, ospitalearen aurrean.

Nafarroako Ospitaleen Guneko sukaldaritza zerbitzuaren pribatizazioak eragindako "kaosa" bere gain hartzeko eskatu diete zenbait eragilek Osasunbideari eta Nafarroako Osasun Departamentuari. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.