Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak dituen datuen arabera hamasei dira gaixo dauden edo 70 urtetik gora dituzten lagunak. Ez du baieztatu, baina, horiek direnik lehen eskaerak egin dituztenak, ezta zenbat presok egin dituzten ere. Hamar dira gaixotasun larriak dituztenak: Jesus Maria Martin Hernando, Josetxo Arizkuren Ruiz, Jose Ramon Lopez de Abetxuko Likiniano, Inmaculada Berriozabal Bernas, Gari Arruarte Santa Cruz, Iñaki Etxeberria Martin, Aitzol Gogorza Otaegi, Jose Miguel Etxeandia Meabe, Ibon Fernandez Iradi eta Ventura Tome Queiruga.
Beste seiak dira 70 urtetik gora dituztenak: Pablo Gorostiaga Gonzalez, Patxo Murga Luzuriaga, Txente Askasibar Barrutia, Sebastian Etxaniz Alkorta, Isidro Murga Luzuriaga eta Karlos Trenor Dicenta.
Horietatik lauk, lehenagotik eginak zituzten eskaerak: Fernandezek, Gogorzak, Tomek eta Martinek.