Euskal presoak

Gaixo dauden presoak askatzea eskatzeko manifestaziora deitu du Sarek

Urriaren 15ean egingo dute manifestazioa, larunbatarekin, 17:00etan Donostiako Bulebarretik abiatuta. Salatzen dut. Larriki gaixorik dauden euskal presoak leloarekin. "Legea betetzea eta gizatasun pixka bat izatea da eskatzen duguna", esan dute prentsaurrekoan.

jarraia127286.jpg
2016ko irailaren 30a
09:51
Entzun

Sareren arabera, hamar euskal preso daude larri gaixo. Haiei espetxealdi arindua ezartzea Espainiako legediak ez ezik, nazioarteko hainbat ituinek ere onartzen dutela ekarri dute gogora hango kideek. Legea betetzeko eskatuz Donostiako kaleak bete nahi dituzte urriaren 15ean.

Gaixo larri dauden presoak espetxean mantentzeak "gorroto eta mendeku logika" besterik ez dituela elikatzen uste du Sarek. Horregatik ohartarazi du jendeari ezinezkoa zaiola "benetako bake eta bizikidetza eskenatoki bateruntz urratsak egitea". Eskubide urraketen egoera konponbideagatik aldatu behar dela azpimarratu dute.

Bilera errondaz baikor

Alderdiekin bilerak egin dituzte Sareko kideek, eta baikor zein itxaropentsu daude haien jarrera ikusita. "Bilkurak egin diren tonua, irekitasuna eta gure irakurketarekiko sintonia mailak hori aditzera garamatza". Bilera horietatik atera duten ondorioa da, osatu berri den Eusko Legebiltzarreko 75 hautetsitatik 66 presoen inguruko ibilbide orri bat marrazteko esertzea posible dela.

Hala ere, badakite aurreneko bilera horiek fruituak emateko lanean jarraitu beharko dutela, eta halaxe egiteko asmoa dutela azpimarratu dute, "ilusioarekin, eta datozen bilkuretan urrats gehiago zehazten joateko uste onarekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.