ELA eta LABeko osasungintza alorreko ordezkariek espetxeetako osasun egoera txarra salatu dute gaur Donostian eskaini duten prentsaurrekoan. Gainera, preso politikoen kasuan egoera larriagotu egiten dela esan dute. Laguntza psikologikoa, berriz, erabat utzia dagoela eman dute jakitera, eta kartzeletako egoera "humanizatu" egin behar dela.
Egoera latz hori azaldu ostean, aldaketa baten beharra azaldu dute, eta osasungintzan egiten hasiko diren kanpainaren berri eman.
Presoak
Gaixo dauden presoak askatzeko eta espetxeetako osasun egoera hobetzeko eskatu dute ELA eta LABek
Espetxeetako osasun egoera salatu dute ELA eta LABek, eta gaixo dauden presoak askatzeko eskatu. Era barean, presoak osasungitza publikoko sarean sartzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu