Euskal presoak

Gaixo dauden presoak bisitatu nahi dituzte hainbat europarlamentarik

Basque Friendship Groupeko diputatuek espetxeetara egin nahi dituzte bisitak, eta ostiralean egingo dute aurrena: Martina Anderson Sinn Feineko diputatuak Ibon Fernandez Iradi bisitatuko du Lannemezango espetxean (Frantzia).

Europako legebiltzarkideak, gaur, Bruselan eman duten prentsaurrekoan. BERRIA
2018ko martxoaren 6a
13:56
Entzun

Lidia Senrak (Galiziako europar diputatua GUE/NGLn), Mark Demesmaekerrek (NVAko europar diputatua, ECR taldean) eta Josu Juaristi EH Bilduko nazioarteko arduradunak aurkeztu dute ekinaldia gaur, Bruselan. Lehen eskutik ezagutu nahi dute gaixo dauden euskal presoen egoera, eta azpimarratu dute "lanean jarraitu" nahi dutela presoen eskubideen alde, "batez ere eta bereziki larri gaixo dauden presoen eskubideen alde, kartzelatik kanpo egon beharko luketelako".

Txus Martin, Josetxo Arizkuren, Gorka Fraile eta Ibon Fernandez Iradi ikusteko baimenak eskatu dituzte. Iradi bisitatzeko baimena eman die Frantziak, eta espero dute Espainiak bide berari jarraitzea, "horixe baita logikoa eta bidezkoa, eta Europako Batasunak defenditzen dituen printzipioekin eta balioekin bat datorrena".

Demesmaekerrek salatu du urruntze politika eta preso gaixoen aurkako neurriak "okertu" egin direla "arindu beharrean". Gainera, gogora ekarri du joan zen urrian Europako Parlamentuak gaitzetsi egin zituela urruntze politikak, eta preso gaixoen eskubideak bermatzeko exijitu zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.