Xabier Rey, Kepa del Hoyo eta Arkaitz Bellonen heriotzak ekarri ditu gogora Iñarrituk, Espainiako Senatuko Barne kontseiluan —martxoan hil zen Rey, 2017an Del Hoyo, eta 2014an Bellon—. Euskal presoek jasotzen duten osasun arretari buruzko kezka agertu du senatariak, gobernu berriaren jarreraz galdetzeko.
Iñarrituk nabarmendu du Kepa del Hoyok bihotzekoa izan zuela bost egun lehenago ere, eta espetxeko arduradunek ez zutela atzeman. Arkaitz Bellon ere bihotzekoak jota hil zela gogorarazi du Iñarrituk, 36 urterekin, eta Pedro Sanchezen gobernuak “beste ikuspegi bat” izatea espero duela esan dio Botellari.
Gobernu berriarentzat "gizatasunezko" gaia dela erantzun dio estatu idazkariak, eta PSOEkoak gobernuan eta espetxe erakundeen buruan daudenetik, "momentu honetan gaixotasunen bat duten” euskal presoak “dagokien arreta” jasotzen ari direla.
Rafael Vera Segurtasunerako estatu idazkari ohiak GAL justifikatuz egindako adierazpenen inguruan ere galdetu dio Iñarrituk gobernuari. Estatu idazkariak ez ditu Veraren adierazpenak baloratu nahi izan, eta ebatzi beharekoa auzitegiek ebatzi dutela erantzun dio.
Sekretu Ofizialen legeaz eta Patxi Zamoraren kasuaz kasuaz ere egin ditu galderak Iñarrituk.