Euskal presoak

Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

EAJ, EA, EB, EHAK eta Aralar azaldu dira ekimenaren alde. PSE-EE eta PP, kontra.

2008ko abenduaren 11
17:20
Entzun
Eusko Legebiltzarrak gaixotasun larriak dituzten presoak libre uzteko eskatu du gaur, Gasteizen egindako bilkuran. EAJ-EA-EB hirukoak aurkeztu du ekimena, EHAK eta Aralarrekin batera, eta eurek eman dute aldeko botoa. PSE-EE eta PP aurka azaldu dira.

Preso horiek askatzen ez dituzten bitartean, senideei haiek dauden erietxeetara joaten uzteko eskatu du Legebiltzarrak. Bide batez, presoei "osasun eta gizarte zerbitzu egokiak" emateko konpromisoa agertu du Giza Eskubideen Batzordeak.

Carlos Urkijo PPko parlamentariak gogor kritikatu du neurria, "hirukoak ETAren beso politikoarekin [EHAK] batera onartu duelako ekimena". Mertxe Agundez PSE-EEko kidearen ustez, berriz, "ez da hau ETAz eta haren presoez hitz egiteko garaia; biktimez hitz egitekoa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.