Politika

Gakoa ETAk "indarkeria amaitu dela egiaz onartzea" da, Ariztondoren iduriko

Zapateroren Gobernuaren eta ETAren arteko harremanak "laster" gauzatzea espero du Josune Ariztondo EAJren zuzendaritzako idazkariak. Prozesuan aurrera egiteko gakoa ETAk "indarkeriaren amaiera" benetan onartzea dela iritzi dio.

2006ko irailaren 15a
13:19
Entzun
Itxaropentsu agertu da Ariztondo Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan. Prozesuari kalte egin diezaioketen azken egunotako zenbait gertakariri ez zaiela garrantziarik kendu behar agertu du, hala nola, kale erasoei, baina horren gainetik, Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko harremanak "laster" gauzatzea espero duela nabarmendu du. Horretarako, "keinuak" eskatku dizkie alde biei: kale erasoak eteteko ezker abertzaleari, eta espetxe politikan aldaketak Zapateroren Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.