Manifestazioen debekuak
Galarazpenei muzin eginda, Berriozarko deialdiari eutsi diote
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak debekatu eta herrialde horretako Auzitegi Nagusiak galarazpena berretsi arren, Berriozarko manifestazioaren antolatzaileek deialdiari eutsi diote, eta ekitaldia aurrera eramateko borondatea agertu dute. Arratsaldeko 20:00etan da hastekoa 'apartheid'-aren aurkako eta autodeterminazioaren aldeko manifestazioa.
Ainhara Armendariz Nafarroako legebiltzarkideak ekitaldian parte hartzeko deia egin die herritarrei. Halaber, helburu bertsuarekin astearterako Iruñean antolatu duten manifestazioari eustea erabaki dute deitzaileek, nahiz eta ekitaldi hori ere galarazi egin duten Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eta Auzitegi Nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu