Ibon Uribe Galdakaoko alkateak errespetua adierazi dio atzo Usansolon herritarrek egin zuten bozketari. Herritarren %73 inguruk bozkatu zuten atzo Usansolo udalerri izateaz, eta %90 agertu zen desanexioaren alde. Gogoratu du, ordea, Usansolo Galdakaotik desanexionatzeko Bizkaian udal berriak sortzeko foru araua aldatu behar dela.
Esan du Uribek, hala ere, Usansoloren desanexioaren bide orria Usansolo Herria plataformarekin partekatzea nahiko zukeela, "Usansoloren desanexionatzeko eman beharreko edozein pausok [Galdakaoko] Udaletik pasa behar duelako". Bere hitzetan, Galdakaoko Udala bide orri horretan ari da lanean, eta bere planteamentua beste talde politiko eta eragileekin adostu nahian ari dela, "alde bakarreko erabakiak sahiesteko".
Ostegunean udalbatzan bi mozio aztertuko ditu Galdakaon: bat EAJrena, kontsulta bikoitz bat proposatuz, eta beste bat PSErena, Usansoloren desanexioaz.