Larunbatean Galdakaon (Bizkaia) labankada bat jaso zuen 23 urteko gizonezko batek, eta ustezko erasotzailea atxilotu du Ertzaintzak, Zaratamon.
Galdakaoko suhiltzaileen parke zaharretik hurbil jaso zuen labankada ustezko biktimak, eta zauri larriak eragin zizkion. Gurutzetako ospitalean (Barakaldo) dago, larri.
Ustezko erasoa gertatu ondoren, Galdakaoko ertzainek ikerketa bat abiatu zuten erasoaren nondik norakoak argitzeko.
Atxilotuak aurrekariak ditu, eta gaur eramango dute epailearen aurrera.