Euskal gizarteak aurrez aurre hiru oztopo nagusi dituela eta horiei erantzun behar zaiela iritzi dio Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak, Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko saioan gaur goizean egin duen hitzaldian. ETAk su-etena hautsi izana, Espainiak Auzitegi Konstituzionalak herri-galdeketa galaraztea eta krisi ekonomikoa dira hiru oztopo horiek.
Ildo horretatik, bakea eta normalizazio politikoa lortzeko bidean eragozpen handiena ETA dela esan du lehendakariak, eta, ondorioz, indarkeria alde batera uzteko eskatu dio "euskal gizartearen gehiengoaren" eskariarekin bat eginez. Baina, era berean, gatazka konpontzeko normalizazio politikoa lortzea ezinbestekoa dela erantsi du, eta horretarako inor bazterrean utziko ez duen akordio politikoa lortu behar dela. Gainera, hitzarmen horrek "Euskal Herria badela eta bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidea duela" aitortu behar du Ibarretxeren iduriko.
Hain zuzen ere, oztopoen gainetik galdeketa egin egingo dela berretsi du lehendakariak behin baino gehiagotan, besteak beste, gatazka konpontzeko "saihestezina" dela iruditzen zaiolako. "Bidea zehaztuta dago, eta kontsulta, orain ez bada geroago, saihestezina izango da, zerenerabat sinistuta nago geldialdi politikoa desblokeatzeko eta euskal gatazka konpontzeko giltzadela", adierazi du.
PSOEri eta PPri egotzi die galdeketa oztopatzea, eta horrenbestez, demokraziaren eta euskal herritarren giza eskubideen kontra aritzea leporatu die. Kritika bera egin die Espainiako Gobernuari, eta, zehazki, Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuari.
Gai politikoez gaindi ekonomikoak izan dira Ibarretxeren beste mintzagai nagusia, nazioarteko krisia aintzat hartuta. Hain justu, EAE kirsiari inguruko herriak baino hobeti ari dela eusten ziurtatu du Ibarretxek, eta egoerari aurre egiteko Jaurlaritza 11 proiektu estrategiko ari dela aztertzen aurreratu du.
Politika
Galdeketa gatazka konpontzeko giltza dela azpimarratu du Ibarretxek Politika Orokorreko saioan
Lehenago edo geroago kontsulta egitea "saihestezina" izango dela iritzi dio, eta kritika gogorrak egin dizkie PSOEri, PPri eta Espainiako Gobernuari galarazi egin dutelako. Ekonomia arloan, berriz, EAE krisiari inguruko herriak baino hobeto ari dela usten nabarmendu du, eta 11 proiektu estrategiko ari direla aztertzen aurreratu du. Legegintzaldiko azken Politika Orokorreko saioa da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu