Kataluniako erreferenduma

Galdeketak "legezko berme guztiak" dituela esan dute 130 legelarik

Euskal Herriko abokatu eta legelari talde batek agiri bat izenpetu du Kataluniako erreferendumari babesa emateko; bat egin dute GEDen manifestazioarekin.

Legelarien agerraldia, goizean. ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2017ko irailaren 15a
06:21
Entzun

Agiria sinatu duten 130 legelariek pentsatzen dute Kataluniako Parlamentuak erreferendumaren nondik norakoak arautzeko onarturiko legeek "erabateko kokapen eta babes konstituzionala" dutela, Espainiako Estatuak onetsi eta berretsitako nazioarteko hitzarmenetan oinarritzen direlako.

Legeak indarrean sartu eta berehala Espainiak hartutako ""ezohiko neurriak" gaitzetsi dituzte euskal abokatuek, eta "kezka" agertu dute "gertatzen ari den eskubide murrizketagatik". Zenbait hedabideren egoitzetan egindako miaketak, galdeketa bermatu nahi duten udal ordezkarien kontrako jazarpena eta antzeko neurriak "oinarrizko eskubide eta askatasun publikoen aurkakoak" dira, agiriaren sinatzaileen aburuz.

Kataluniako herriari "babes osoa" eskaintzeaz gain, bi eskaera zehatz egin dituzte legelariek: Espainiako Estatuari "botere publikoen laguntza" eskatu diote "erreferenduma berme demokratiko guztiekin egingo dela ziurtatzeko", eta euskal herritarrei "inplikazio soziala" eskatu diete. Agiria Kataluniako Generalitateari, Kataluniako Parlamentuari eta Espainiako Gobernuari igorriko diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.