herri galdeketak

Galdeketara deitzeko sinadura kanpaina hasi dute Donostian

400 sinadura lortu dituzte lehen ekitaldian. Ia zortzi mila behar dituzte datorren udazkenean euskal estatusaz kontsulta egiteko.

Donostiako sinadura bilketaren hasiera, gaur. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 30a
20:45
Entzun

Datorren udazkenean Euskal Herriaren estatusari buruzko galdeketa bat antolatu ahal izateko, sinadurak biltzeari ekin dio Donostiako Gue Esku Dago dinamikak, Konstituzio plazan ekitaldi bat eginda. Gutxienez, Donostiako 18 urtetik gorako bizilagunen %5en sinadurak batzea du helburu, ondoren kontsultara deitu ahal izateko; hain justu, 7.879 firma. Urtarrilean, otsailean eta martxoan ariko da zeregin horretan GEDeko Donostia Galdeketa elkartea. Orain arte ez da halako galdeketarik izan euskal hiriburuetan; aurrenekoa litzateke, beraz, Gipuzkoakoa.

400en bat sinadura batu dituzte lehen ekitaldian, eta jende ezaguna bildu dute: Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea, Amaia Almirall Donostiako EH Bilduko zinegotzia, Xabier Saldias abeslaria, Irati Elizalde kazetaria, Inaxio Kortabarria Realeko jokalari ohia, Donostiako ELAko eta LABeko ordezkariak...

Martxo bukaeran ikusiko dute galdeketara deitzeko moduan izango diren ala ez. Hala bada, kontsultako galdera eta data zehazteari ekingo diote elkarteko kideek.­

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.