Galdeketaren araudiko puntu nagusiak

2015eko apirilaren 30a
17:04
Entzun

Hauek dira Donostiako Udalaren galdeketaren araudiko puntu nagusiak:

Helburua. Donostiako hirian erreferendum ez diren hiritar kontsultak arautzea da xedea. Udalari eragiten dioten eta udal eskumenekoak diren gaiei buruz galdetzeko erabiliko lukete tresna.

Irizpideak. Udalak derrigor bete beharko ditu ondoko irizpideak: gardentasuna, publizitatea, argitasuna, informaziorako aukera, erakunde neutraltasuna, interes kolektiboaren nagusitasuna, dibertsitatea, eztabaida publikoa, berdintasuna eta diskriminazio rik eza, barne hartzea, eraginkortasuna, izaera pertsonaleko datuen babesa eta kontu ematea.

Galdeketak noiz ez. Ezingo da galdetu pertsonaren duintasuna eta funtsezko eskubideak nahiz askatasun publikoak zalantzan jar daitezkeenan. Tokiko Ogasunaz edo udal finantzez ere ez, ezta udalerriaren osotasunaz ere.

Eremua. Hiri osoko kontsultak eta lurralde eremu txikiagoak –ez dituzte zehaztu eremuak– egin ahalko dira.

Izaera. Galdeketak udal eta herri ekinaldikoak izan ahalko dira.

Egiteko baimena. Udal ekinaldiko kasuetan udalbatzarrak emango du kontsulta egiteko baimena, eta herri ekinaldiekoetan alkateak, baina aurretik udal taldeak kontsultatuta.

Zenbat kontsulta. Urtero egin ahal izango dira kontsultak; gehienez, egun batean. Aldi horretan gai bati baino gehiagori buruz galdetu ahal izango da.

Galderak. Modu labur, argi eta ulerterrazean egin beharko dira galderak.

Sustatzaileak. Erakundeak –udal gobernua edo udal taldeak– eta herritarrak.

Adina. 16 urtetik gorako herritarrek izango dute galdeketan parte hartzeko aukera.

Sinadurak. Kontsulta eskatzeko sinadura kopuru jakin bat beharko da herri ekinaldiko kasuetan, ez udal ekinaldikoetan. Hiri eremu osoa hartzen duten herri ekinaldiko kontsultetarako, 16 urtetik gorako erroldatuen %5en sinadurak beharko dira, gutxienez. Lurralde eremu bateko kasuan, hango 16 urtetik gorako %8renak.

Bermeak. Kontsulten Organo Izapidegilearen eta Udal Idazkaritzaren txosten juridikoak erabiliko dira. Halaber, Kontrol Batzordea osatuko da berme lanetarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.