Herri galdeketak

Galdeketen alde azaldu dira Azpeitiko, Zaldibiako eta Arrasateko askotariko hautetsiak

EAJkoek, EH Bildukoek, Ahal Dugu-koek eta independenteek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu, eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Ataunen, Zegaman eta Ezkio-Itsason mozioak onartu dituzte.

Azpeitiko udaleko hautetsiek herri galdeketa babestu dute. UZTARRIA
2016ko ekainaren 1a
08:49
Entzun

Azpeitiko EH Bilduko eta EAJko hautetsiek, Zaldibiako EH Bilduko eta Zaldibia Herrigintzanekoek, eta Arrasateko EAJko, EH Bilduko eta Ahal Dugu-koek bat egin dute igandeko kontsulten alde, eta eta herritarrei parte hartzeko eskatu diete.

Azpeitian, hautetsiek babestu egin dute Hitzartuk independentziaz egingo duen herri galdeketa, eta bat egin dute Nik ere hitza hartuko dutkanpainarekin. Zaldibian, berriz, nabarmendu dute erabakia herritarren esku utziz demokraziak irabaziko duela. Arrasaten Maria Ubarretxena alkateak (EAJ) adierazi du garrantzitsua dela herritarrek horrelako herri galdeketa batean parte hartzea.

Ataunen, Zegaman eta Ezkio-Itsason mozioak onartu dituzte. Olaberrian ere erregistratu dute, eta ezohiko udalbatza egingo dute ostegunean, bozketa egiteko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.