Independentziari buruzko herri galdeketa

Galdera erabakitzeko, 'Adostu' fasean sartu dira Goierrin

Ekainaren 19an egingo duten galdera herritarren artean adostu nahi dute. 5.000 sinadura behar zituzten, eta 8.875 lortu dituzte.

2016ko otsailaren 13a
11:01
Entzun

Independentziari buruz galdeketa egingo dutela jakinarazten aurrenak izan ziren goierritarrak. Eskualdeko herri guztietan batera egingo dute galdera, eta botoa ematerakoan ez ezik kontsulta prestatzeko lanean ere herritarrek parte hartzea nahi dute. Beraz, Adostu fasea abiatu dute, gaur, Zumarragan emandako prentsaurrekoan, eta jakinarazi dute ekaiparen 19ko galdera denen artean erabakitzeko prozedura abiatuko dutela.

Apirilaren 9ra arte luzatuko den faseak otsailaren 27an izango du hitzordu nagusia, Idiazabalen. Eztabaida irekia antolatu dute, "herritar eta eragile guztiei irekita". Ekainaren 9tik aurrera, berriz, galderaren erantzun posibleak argudiatzeko epea hasiko da.

Martxan diren faseak aurrera eramateko Elkarrekin dinamika martxan jarri dute. Lantalde hori Goierriko datu soziologikoak eskuan hartuta osatu dutela diote: "Bertako erradiografia ahalik eta zintzoen osatzen saiatu gara". Hala, 14 emakumezko eta 13 gizonezkorekin osatu dute lantaldea.

Goierriko Gure Esku Dagok argi dauka: "Erabakia bezain garrantzitsua da bidea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.